31 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak Urduñako Orruño kalean, beste gizon bati aizkora batekin erasotzea egotzita. Antza, bi pertsonak eztabaida sutsu bat izaten ari ziren kalean. Orduan, atxilotua kaletik joan eta aizkora batekin itzuli zen beranduago.
Erasotuaren hitzetan, gizona bi aldiz saiatu zen aizkorarekin bera erasotzen, eta aulki bat baliatu behar izan zuen defendatzeko. Kalean zeuden beste pertsona batzuk izan ziren polizia deitu zutenak. Patruila bertaratu zenean erasotzaileak lurrean utzi zuen aizkora, eta atxilotu egin zuten. Gaur goizean utzi dute epailearen esku.