Itzuli da irteeratik Urduhegan parapente eskola. Sare sozialetan eman dute zeharkaldiaren berri. Zehazki, Val Lourenera egin dute txangoa. "Bakoitzak 15 hegaldi baino gehiago egin ditu", adierazi dute sare sozialetan. Escanpa eskolakoekin batera ibili dira, banaka zein binaka parapentearekin gozatuz.
Parapentean aritu nahi duen ororentzat eskolarekin harremantzeko moduak gogorarazi dituzte: urduheganparapente@gmail.com posta eta 655714999 telefono zenbakia.
Testua: Izar Mendiguren Cosgaya
Argazkiak: Urduhegan