Lur izeneko txakurrak erasoa jasan zuen irailaren 1ean gauez edo 2an goizez Urduñan. Animaliak etxetik ihes egin zuen eta hurrengo egunean gozokiak eman ohi dizkion herritar batek ikusi zuen. Lagun horrek, itxura txarra zuela ikusita, jabeari jakinarazi zion.
Jabea bere bila joan zen eta sumatu zuen sabela handituta zuela eta zauriak zituela muturrean. Albaitariarengana eraman zuen eta horrek azaldu zion edema zuela birikietan. Ondorioz, arnasa hartzeko arazoak ditu animaliak.
Jabearen susmoa da norbaitek ostikoa eman ziola txakurrari eta Ertzaintzan salaketa egiteko laguntza eskatu du. Norbaitek informazioren bat izanez gero, 634 42 05 79 telefono zenbakira dei dezake.