Gorobel parapente taldeak egun osoko egitaraua prestatu du larunbat honetarako Foru plazan. 12:00etan hasiko da ate irekien jardunaldia.
Sare sozialetan azaldu dutenez, 14:00ak arte informazio gunea izango dute jarrita, photocalla eta guzti. “Parapente topaketari buruzko informazioa egongo da bertan, eta aukera egongo da baita ere irailaren 21eko hegaldietan izena emateko”.
16:00etatik 19:00etara, aldiz, Rondinara mugituko dira kirola ezagutzeko hasierako kontaktua egitera, Urduhegan parapente eskolakoen laguntzarekin.
Hurrengo larunbatean topaketa
Bigarren hitzordu bat ere aurreratu dute: irailaren 21eko topaketa. Ekimen berezia izango da, azaldu dutenez: “Pikaro saria izango dugu mozorrotuta doazen piloto eta laguntzaileentzat”.
Hegaldiak ikusteko aukeraz gain, txosna eta musika ere izango dute. Gwa Ya taldearen kontzertua egongo da 21:30ean, besteak beste.
