Arando Korrikalari Taldeak antolatu du 2019ko Urduña Hiria Herri Krosa. XV. edizioa izango da aurtengoa eta, ohi bezala, hiru proba nagusi egongo dira. 11:30ean izango da 10 kilometroko krosa. Izen-ematea zabalik dago, internet bidez. Alabaina, irailaren 24an eta 25ean Alondegian ere egongo da apuntatzeko aukera.
Txikientzako ibilbidea ere prestatu du hiriko elkarteak, Hain zuzen, 1.500 metroko zirkuitua osatu beharko dute haurrek, eta txikienek 600 metrokoa. Horrez gain, paraolinpikoen modalitatea ere egongo da. 1.500 metroko itzulia egingo dute partaideek, 12:40ean abiatuta. Aiaraldea hedabideak dortsal baten zozketa egingo du datorren ostiralean, irailaren 27an, 12:00etan.