Ostiralean amaitzen da Erauntsi dantza taldera batzeko epea

Txabi Alvarado Bañares 2019ko ira. 18a, 11:00
Dantzaplazak egingo dituzte Erauntsi taldekoek, besteak beste. / Urduñako Udala

Tradizioa eta dantza modernoa uztartuko dituzte ikastaroetan.

Ostiralean -irailak 20- amaituko da Erauntsin matrikulatzeko epea. Adin eta ezagutza maila guztietarako ikastaroak eskainiko dituzte Urduñako dantza taldean. Haurren kasuan, baina, adin minimo bat eskatuko da: 2014. urtean jaiotako umeak izango dira batu ahalko diren gazteenak.

Interesdunek Gran Via kaleko 10. zenbakian dagoen lokalera jo beharko dute, ondorengo ordu tarte hauetako batean: 16an eta 18an 18:30etatik 20:00etara eta  20an 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren helburuetako bat “tradizioa mantentzea” da, Ainhoa Gutierrezek azaldu duenez. Hala ere, “dantza modernoa” ere irakasten dutela nabarmendu du Erauntsiko kideak, “Korrontzi taldeak egiten dituenaren antzekoak”.

Ikasturterako plana
120 kide baino gehiago aritu ziren aurreko ikasturtean, eta oraingoan beste horrenbeste animatuko direla uste du Gutierrezek, “zenbakiak aldatu ahal diren arren”. Agenda betea dute Erauntsiko kideek. “Ekintza asko egiten ditugu. Nagusien egoitzara joango gara dantzatzera eta dantza-poteak eta erakustaldiak ere antolatuko ditugu”. Horrez gain, egitasmo berezi bat prestatzen ari dira abendurako: “kanpoko talde bat etorriko da Urduñara dantzatzera, elkartruke moduan”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide