aiaraldea.eus

Skatearen Euskal Herriko hiriburua bilakatu da Urduña arratsalde batez

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kirola  Urduña
Skatearen Euskal Herriko hiriburua bilakatu da Urduña arratsalde batez

Euskal Herriko “Euskoriders 2019” Skateboard Txapelketaren laugarren fasea burutu zen atzo Urduñako skate pistan. Adin guztietako partaideak aritu ziren pistetako aldapetan gora eta behera irristatzen. Arratsalde eguzkitsua izan zen atzokoa. Gauzak hala, dozenaka bizilagun bertaratu ziren lehiaketa ikustera.

Muskiz, Bilbo eta Donostin egin dira norgehiagokaren lehen hiru faseak. Azken biak, aldiz, Sopela eta Irunen egingo dira, hurrenez hurren.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa