Haizeak ez du Gorobel parapente taldearen jardunaldia oztopatu. Goizetik, jarduera ugari antolatu dituzte kirola ezagutzera emateko. "Nahiz eta gaur hego haizea aurreikusi eta hegan egiteko ipar haizea behar dugun, kontzentrazioa martxan dago", adierazi dute sare sozialetan.
"Txosna zabalik egongo da giro onaz gozatzera etortzen den edonorentzat. Ez ahaztu stand-ak daudela, estatu osotik etorritako pertsonak, sorpresak eta Gwa Ya taldearen kontzertua". Hain zuzen, 21:30ean izango da musika emanaldia.