2019/10/12 11:30

Bisita gidatua

"Urduñako erraldoi eta buruhandiak"

"Urduñako erraldoi eta buruhandiak"
Urduñako Turismo Bulegoa, Urduña

Familian gozatzeko erakusketa horren bidez, hurbiletik ikusiko dira “Errege-erreginak” erraldoiak (gutxienez 1954tik badaudenak) eta buruhandiak, gure jaietako askotan hiriko kale eta auzoetatik dabiltzaten pertsonaiak: Txomin, gauzaina; Bihotza, gure txistularirik ospetsuena; Batibomba, haurren ikono nagusia; Sabina, bainularia… Ipuin bat izango balitz bezala, Bihotza Konpartsak pertsonaia horien eta beste batzuen sekretuak ezagutzera gonbidatzen gaitu, eta, amaitzeko, kalejira alaian joango gara en Urduñako kaleetatik.

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.
Elkargunea: Urduñako Turismo Bulegoa.
Eguna eta ordua: Urriaren 12a, larunbata. 11:30etik 13:30era.
Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Bihotza Konpartsa.
Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.com
www.facebook.com/ordunaoficinaturismo
Leku-kopuru mugatua.
Oharra: Familientzat gomendatzen da jarduera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide