Lan istripua gertatu da gaur arratsaldean Urduñan, 14:15ak aldera. Ertzaintzak jakinarazi duenez, orga jasotzaile bat gidatzen zegoen langileak izan du ezbeharra, kolpea jaso baitu kamioi batetik paleak deskargatzen ari zela. Antza, paleetako bat erori eta orga desorekatu duelako. Osakidetzako helikopteroa bertaratu da Rondina industriagunera, eta Gurutzetako ospitalera eraman du zauritua.
Albistea eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.
Twitter bidez eman dute gertatutakoaren berri:
EE @osakidetzaEJGV Tango 0 movilizado a #Orduña.
— AngyMT (@angelmarinta) October 8, 2019
Aviso primario por persona persona accidentada. #helicóptero #HEMS #emergentziak #EC135 #osakidetza pic.twitter.com/8BNBzqpVWv