Atzo arrakasta handia izan zuen Urduñako Ziklokrosak, hainbat zentzutan. Ehunka parte-hartzaile jaso ez ezik, publiko ugari ere egon zen ibilbidean.
Goizeko zazpietatik aurrera hasi ziren boluntarioak dena prestatzen ikastetxearen inguruan eta helmuga eta irteera jartzeaz gain, podiuma, txosna, berotzeko guneak eta hainbat azpiegitura egokitu zituzten.
Probako bideak arrapalak eta aldapak izan zituen eta zezen plazatik igaro zen. Erorketa gutxi egon ziren eta haur askok eman zuten izena.
Irabazleak hurrengoak izan ziren kategoriaka:
Egoiz Hoyas kadeteen artean, Aitor Zabaleta Master 50ean, Sergio Diego Juniorren, Borja Bergareche Master 60an, Iñaki Carro Master 30ean, Maria Modenes emakumezkoen kadeteetan, Anne de Pablo Juniorretan, Lucia Gonzalez Elite Sub-23an eta absolutuan, Marimar Sainz Master 40an, Montserrat Sanz Master 50ean, Roberto Camiruaga Master 60 kategorian eta Roberto Vega Master 40an.