Bigarren edizioa da aurtengoa eta, iaz bezala, tabernak izaten ari dira egitasmoaren epizentroa. Onddo eta zizekin eginiko pintxoak eskaintzen ari dira Belatz-gorrin, Politenan, Romulon, Gorobelen, Orduña Plazan, Hikein, Sortetxen, La Posadan eta Batzokian.
Hala, pintxoak dastatu eta gogokoenari botoa emateko aukera izango dute bezeroek. Ondoren, bozketa orria Turismo Bulegoan entregatu beharko dute, azaroaren 14a baino lehen, egun horretan egingo baita botoa eman duten guztien arteko zozketa. Epaimahai tekniko bat ere egongo da, pintxo eta barra onenen sariak ebatziko dituena.
Erredakzioa: Txabi Alvarado Bañares.