"No eres de Orduña si no" Facebook taldea itxita egongo da behin-behinean. Horrela jakinarazi du bere kudeatzailea den Aitor Martinezek.
Urduñarrak azaldu du mehatxuak jaso dituela zenbait argitalpen ezabatzegatik eta, hori dela medio, hausnartu behar duela zein izan behar den taldearen kudeaketa eredua, horrelakorik ez gertatzeko berriro.
7 urte igaro dira taldea sortu zuenetik eta bolada horretan irainak eta mespretxuak ere pairatu dituela adierazi du urduñarrak.
Horregatik guztiagatik, sortzaileak erabaki du Facebook taldea ixtea, konponbidea bilatu bitartean. Martinezek gogoratu du bere aisialdian hartu duela ekimenaren ardura, eta egunero ordu erdi gutxienez baliatzen zuela, Urduña jendearengana hurbiltzeko helburuarekin.