Igandean gizonezko batek Ertzaintza deitu zuen bere eraikineko atariaren atea apurtuta topatu ostean. Salatzailearen aburuz, norbait sartu zen lapurtzeko asmoz.
Hori dela eta, ertzainek ekin zioten lekua ikertzeari eta lehen solairuan topatu zuten ate bat behartuta, baina ireki gabe.
Bigarren solairuan, ordea, etxebizitzaren atea irekirik aurkitu zuten eta hiru gazte barruan. 18 eta 19 urteko gizonezkoek adierazi zuten barruan sartu zirela gaua igarotzeko, baina poliziek hirugarren solairua miatu eta gero, ziurtatu zuten bertan lapurreta gertatu zela. Susmagarriei hango objektuak topatu zizkieten.
Horren ostean, atxilotu eta epailearengana eraman zituzten.