Musika tradizio handia dago Urduñan. Azaroan argi ikusi ahal izango da hori, Musika Astea egingo baitute hilaren 9tik 24ra bitartean. Hainbat jarduera egingo dira ekimen horren barruan. Azaroaren 17an, adibidez, Disneyren filmeetako soinu bandak joko ditu Santa Zezilia bandak Alondegian. 23an, aldiz, emanaldi bateratua egingo dute hiriko hainbat musika taldek.
Horrez gain, Poteo Musikatuaren VIII. edizioa antolatuko du Liborio kolektiboak. Bi asteburuz luzatuko da ekimena, hilaren 15etik 23ra bitartean.
Hemen kontsultatu daiteke egitarau osoa.