Kataluniako bi dantza talde arituko dira Urduñan abenduaren 8an

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 2a, 07:00

Erauntsi dantza taldeko kideak artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Herrien arteko Folklore Jaialdia egingo dute hirian. Tarragonako eta Lleidako dantza talde bana egongo dira kalejira eta erakustaldia egiten. Urduñako Erauntsi taldea ere arituko da eurekin batera.

Kataluniako bi dantza talde Urduñan arituko dira abenduaren 8an, Herrien Arteko Folklore Jaialdian. Tarragonako Esbart dansaire eta Lleidako Colla Santa Maria de Mijaran taldeek parte hartuko dute topaketan, Urduñako Erauntsi dantza taldearekin batera.

Bi ekitaldi antolatuko dira igande goizean Urduñan. Kalejira egingo da lehenbizi eta, amaitu bezain laster, dantza erakusketa hasiko da frontoian. Erauntsiren idazkariak, Ainhoa Gutierrezek, jakinarazi du talde kataluniarrek eta Erauntsikoek kale desberdinetan zehar egingo dutela kalejira eta frontoian elkartuko direla, erakustaldia egiteko.

Talde katalanen folkloreak desberdinak izango dira, Gutierrezek aurreratu duenez. Erauntsi taldeak, bestalde, bere folklorea prestatzen ari da dagoeneko, “tradizioaren eta modernitatearen” arteko nahasketa bilatzen, “kataluniarrei erakutsi ahal izateko”.

Folklore jaialdia
Herrien arteko Folklore Jaialdiaren 23. edizioa izango da aurtengoa. Jaialdiak hiru eguneko iraupena du, bat musikara eta beste biak dantzara dedikatuak.

Hasiera batean dantzaldi batzuk Bilbon egiten ziren baina, duela urte batzuk, Bizkaiko beste herri batzuetara zabaldu zen ekimena. Beraz, aurten antolakuntza Erauntsirekin harremanetan jarri zen eta topaketa Urduñan gauzatzea erabaki zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide