Lurrera erori da Gorobel mendilerrotik parapentean zihoan pertsona bat, kirol hori praktikatzen ari zela. 16:45ak aldera jazo da ezbeharra. Ertzaintza, larriali zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira gertaera jazo den tokira. Poliziak jakinarazi duenez, pertsonak ez du konortea galdu eta hanketan hartu du mina. Helikoptero bat ere mobilizatu dute, baina litekeena da anbulantzian eramatea ospitalera, jada gaua delako.
Amurrio.
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) December 4, 2019
Parapentelariaren erreskatea bukatu da. Zaurituta Galdakao ospitalera eraman dute #mendia
__
Amurrio.
Finalizado el rescate del parapentista. Persona herida trasladada al hospital Galdakao pic.twitter.com/WlWTucmwql