Obrak egiten hasi da Uraren Euskal Agentzia Urduñan. Arbietoko zubia baino lehen dagoen presa txikiagotzeari ekin dio, uholdeen aurkako neurri gisa. Urte hasieran bildu zen udala Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde horrekin, hirian jazotako uholdeen harira:
Hainbat lan egiteko konpromisoa hartu zuen agentziak bilera horretan. Gauzak hala, presa txikiagotzeaz gain, ibaian pilatutako materialak kenduko dituzte: harriak, zuhaitzak, lokatsa, landareria...