Espainiako Itzuliak Urduñako mendatea hartuko du birritan abuztuaren 25ean. Atzo azaldu zuten Javier Guillen probako zuzendariak eta Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak Madrilen egindako prentsaurrekoan.
Berez, Gaubean amaituko da egun horretako etapa eta birritan zeharkatuko du Urduñako mendatea. Araban 3 egunez egongo da ekimena, baina Aiaraldetik egun horretan bakarrik igaroko da.
Lasterketako zuzendariak eta Ramiro Gonzalezek aipatu zuten iazko Euskal Herriko Itzuliaren amaiera hartu dutela erreferente gisa etapa hori antolatzeko.
