Alfredo de Miguelek Urduñako udal gobernuan zer paper zuen argitzea eskatu du EH Bilduk

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 20a, 07:00

Urduñan egin zuen lan De Miguelek lau urtez. / Aiaraldea.eus

Talde abertzaleak Orduña Industrialdea sozietatea kondenatutako pertsona batek kudeatu izana tokiko herritarrek ordaindu behar izan dituztela salatu du.

Urduñako EH Bilduk gogoratu du Alfredo de Miguel, Arabako EAJren buruzagi ohia eta Orduñako Industrialdea sozietateko arduradun izandakoa, eroskeria eta prebarikazioa direla eta hamahiru urteko kartzela zigorrera kondenatu dutela. Nahiz eta Urduñan ezer ilegalik egin zuela ez den frogatu, egotzitako karguak garai berberekoak dira. Gauzak hala, De Miguelek hirian izandako papera argitzea eskatu die talde indepedentistak jeltzaleei.

Era berean, sozietate horretan garaiko alkateak eta beste zinegotzi batek parte hartzen zutela gaineratu du EH Bilduk. Ildo beretik jarraitu du talde politikoak, eta “udalerriko sustapen industriala mafia baten esku utzi izana” Urduñako biztanleek ordaindu behar izan dutela gehitu du. Horregatik, Euskal Herrian inoiz egondako “ustelkeria sarerik handienaren” kostua argitzea eskatu dute.

Orduñako Industrialdea sozietatearen gerente gisa hainbat lan egin zituen De Miguelek 2005eko abuztuaren eta 2008ko otsailaren artean. “Enpresei orube judizialak eta pabiloiak saltzea” zen erakunde horren xedea, EH Bilduk gogora ekarri duenez.

De Miguelek Jon Iñaki Echabururen Urbanoma Consulting enpresa ere erabili zuen Miñanon (Gasteizeko kuadrillako herri bat) aholkularitza kontratuak izenpetzeko 2006ko uztailean, "milioika euro desbideratuta, Urduñan izandako jokabide berberarekin".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide