Matthew´s School of English eta Luyando Opticos izan dira Urduñako erakusleiho lehiaketan irabazle

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 3a, 06:01
Luyando Opticosen erakusleihoa./ Urduñako Udala

Matthew´s School of English eta Luyando Opticos izan dira garaileak aurtengo Urduñako erakusleiho lehiaketan. Maila teknikoan Luyando Opticosek irabazi du, La Bonita lore estilista eta Charchuteria Ederki sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren. Herri epaimahaiaren saria ingeles eskolak lortu du, zeinak, nahiz eta erakusleihorik ez izan, irudi bat erakutsi duen leihoan

Guztira hamaika saltokik hartu dute parte, eta 169 biztanlek eman dute bozka Alondegiko eta turismo bulegoko kutxetan. Udalak ohar batean adierazi bezala, boto emaileen artean “laster” egingo da 50 euroko bi erosketa bonuen zozketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide