Etxebizitza batek su hartu du goizaldean Urduñan

Erredakzioa 2020ko urt. 12a, 09:29
Otxomaioko etxebizitzetan izan da ezbeharra. / Nadia Paz

Pertsona bat zauritu da sutearen ondorioz. 12 bizilagun atera behar izan dituzte Otxomaio auzoko eraikinetatik. Egoera kontrolpean dago.

Sutea piztu da gauerdian Urduñako etxebizitza batean. Otxomaio auzoko eraikinetan izan da ezbeharra. Segurtasun Sailaren esanetan, 3:40ean piztu da sua Otxomaio kaleko eraikin batean, eta hiru pisutako etxebizitzetako bizilagunak kanporatu behar izan dituzte. 

Pertsona bakarra zauritu da, eskuan erredura batzuk jasan ditu eta. Ondorioz, Gurutzeta erietxera eraman behar izan dute. Kalteei dagokienez, hoditeriei eragin die suak besteak beste, eta ondorioz, eremuan neurriak hartu dituzte segurtasuna bermatu eta egoera kontrolpean izateko. Lekukoek zein Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari adierazi diotenez, hainbat larrialdi zerbitzu bertaratu dira. Ertzaintzak ez ditu sutearen arrazoiak argitu oraindik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide