Orduña Hiria erakusketa guneko bazkide izateko aukera zabaldu dute

Txabi Alvarado Bañares 2020ko urt. 16a, 10:58
15 aretok osatzen dute erakusketa gunea. / Orduñahiria.org

Ostiral, larunbat eta igande guztietan dago museoa bisitatzeko aukera. Hemen lortu daiteke informazio gehiago.

Ibilbide motz baina oparoa dauka Orduña Hiria erakusketa guneak. Iazko udaberrian ireki zuten espazioa, hainbat hilabeteetako auzolanaren ostean. Urduñako historiaren parte diren ehunka objektu jarri zituzten ikusgai, hiriko ondarea mantendu eta sustatzea helburu.

Orain, aldiz, bazkide izateko aukera zabaldu dute. Interesdunek 10 euroko kuota ordaindu beharko dute urtero eta, horren truke, hainbat abantailez gozatu ahalko dute: identifikazio txartela, museoa nahi den guztietan bisitatzeko aukera, lehentasuna egiten diren jarduerei buruzko informazio jasotzerako orduan, asanbladan botoa izateko eskubidea  eta ekintza eta argitalpen berezietan deskontu bereziak izatea. Bazkidetzen bidez, hiriko ondarearen “mantentze, ikerkuntza eta zabalpenean” lagundu daitekeela nabarmendu dute espazioko kideek. Gauzak hala, herritar orori luzatu diote “erakusketa gunearen lagun” bilakatzeko gonbita.

Horretarako hemen beheko fitxa bete behar da, eta erakusketa gunean bertan entregatu:

Informazio gehiago nahi izatekotan, Orduña Hiriaren webgunea kontsultatu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide