Urduñako III. Berdintasun Plana abiatu dute jadanik

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 20a, 08:00
Ekintza ugari barnebildu dituzte planaren barruan. / Urduñako Udala

Urduñako Udaleko 2020-2022 tarteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko plana abian dago jada. Udalak azaldu dutenez, dokumentu horren helburua “ biztanleen egungo eskakizunetara, interesetara eta beharretara” egokitzea izango da, “berdintasuneko gizarte batera hurbiltzeko urrats bat gehiago emateko”.

Proposatutako iniziatibak lau atal nagusitan banatuko dira: “Ekonomien eraldaketa eta antolaketa soziala, emakumeen kontrako biolentziarekin amaitzea, emakumeen ahalduntzea eta gobernu ona”.

Ekonomien eraldaketa eta antolaketa sozialari dagokionez, hezkuntza zentroetan eta enpresetan gizon eta emakumeen arteko berdintasun kultura bultzatzeko neurriak hartuko dira udaletik. Era berean, kontziliaziorako, estereotipoak hausteko eta emakumeentzako lanbide eta ikasketa espezifikoak sustatzeko ekimenak bultzatuko dira, besteak beste.

Emakumeen kontrako biolentziarekin amaitzeko, gizonezkoek ekintzetan parte hartzea bilatuko dute ere. Sentsibilizazio kanpainak, hiriko puntu beltzen maparen osaketa eta biolentziaren prebentzio lanak izango dira hiru urte hauetako ildo nagusietako batzuk.

Ahalduntzerako, berriz, hainbat jarduera eskainiko dira perspektiba feminista bermatuta, Urduñako zerbitzuak “benetako beharretara” egokitzea, eta emakumeen paperaren errekonozimenduarekin jarraitzea izango dira beste erronketako batzuk.

"Gobernu ona" lortzeko, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista egitea, udaleko zerbitzuentzako formazio sesioak burutzea, berdintasun organoak indartzea eta teknikariak eta politikariak trebatzea aurreikusi dute, besteak beste.

Lehenengo plana 2009an onartu zen, baina “inflexio puntua” 2012ko bigarren plana izan zen, udalak azaldu duenez. Azken horrek, printzipioz, 2015 eta 2017. urtetarako balio beharko zukeen, baina 2019ra arte luzatu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide