Aiaraldeko Raidaren laugarren edizioa egingo da otsailaren 29an

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 31a, 11:00
Raidaren artxibo irudi bat. / Aiaraldea.eus

Antolatuko diren bi probetako hiru izango dira raidaren barruan eta beste bat, aldiz, rogainea. Lasterketak Iberian Outdoor Raid Series eta Liga Norte de Raids de Aventura txapelketetarako puntuagarriak izango dira.

Aiaraldeko Raidaren laugarren edizioa egingo da otsailaren 29an Urduñan. Iberian Outdoor Raid Series eta Liga Norte de Raids Aventura txapelketetarako proba puntuagarria izango da. Lau ibilbide egongo dira guztira, hiruk raida osatuko dute eta rogaine ibilaldia ere egongo da.

Mendiko bizikletakoa izango da luzeena, 42 kilometro eta 1.600 metroko igoera baitu. Trekking eta espeleologia modalitatean 18 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partaideek, 650 metroko igoera totalarekin. Orientazio Urbanoko mailan, berriz, bost kilometroko luzera eta hirurogeita hamar metroko igoera egongo dira soilik, baina memoriaz egin beharko dute ibilbidea lasterkariek, antolakuntzak programatutako kontrol guztiak igarotzea beharrezkoa iznago delako. Hiru kategoria horietan ibilbidea zazpi ordu baino gutxiagoan egin beharko da, eta 10:00etan hasiko dira.

Rogaine ibilbidean, eguerdian hasiko dena, aldiz, hogei kilometroko trekking eta espeleologia egin beharko dira lau ordutan, gehienez jota; 700 metroko igoerari aurre egin beharko diote ere partaideek. Amaitzean, kirolari guztien arteko bazkaria egingo da.

Lau kategoria egongo dira guztira: Mistoa, gizonezkoena, emakumezkoena eta aipatutako rogainea. Mistoan gizon eta emakume batek parte hartu beharko dute. Gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan, aldiz, talde bakoitzeko bi partaideak genero berdinekoak izan beharko dira. Roiganean, ordez, ez da genero bereizketarik egingo. Kategoria bakoitzeko lehenengo hirurei saria emango zaie eta, sari-banaketa amaitzean, kirol materialaren eta tokiko produktuen zozketa ere egingo da.

Raida izanik, partaideek ezin izango dute komunikazio materialik erabili, ezta GPSrik ere. Talde guztiek iparrorratz, telefono mugikor eta botikin bana eraman beharko dute. Ondoren, partaide bakoitzak derrigorrezko material espezifikoa eraman beharko du ere: Litro bat ur, haize-babes bat, kamiseta termikoa eta txilibitu bat, besteak beste. Modalitate bakoitzeko materiala ere eraman beharko dute parte hartzaileek.

Lasterketa egiteko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea; antolakuntzaren webgunean. Webgunean probaren inguruko informazioa kontsultatu ahalko da, ibilbidea, arauak eta ordutegiak barne.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide