Otsailaren 29an egingo dute jairako dirua biltzea izan da gazteen helburua. Boletoak ere jarri dituzte salgai horretarako. Egitarau oparoa prestatu dute egun horretarako. Umeentzako jolasak eta kantu poteoa egongo dira goizean, kuadrillentzako jolasak eta Artziniegako Builaka batukada arratsaldean eta gauean, aldiz, kontzertuak. Cuatro Bancos, Txapelpunk eta Akerbeltz taldeak igoko dira Foru plazako oholtzara.