6.862.268,64 euroko aurrekontuak onartu dituzte Urduñako Udal Osoko Bilkuran 2020. urterako. Diru hau udalaren eta Urduñederra eta Urduñako Arkupea sozietateen artean banatuko da, azken bi hauek ere udalaren menpe daudelarik. EH Bilduko zinegotziek aldeko botoa eman zuten eta EAJkoak abstenitu egin ziren.
Dena den, 4.934.583,14 euro bakarrik kudeatuko ditu zuzenean udalak. Kopuru horretatik, 1.218.852,32 euro “langileen gastuetara” bideratuko dira. Beste 2.435.378,34 euro ondasun arruntetako gastuetarako (energia gastua, argiteria eta ura, gazteria, jaiak eta euskara, besteak beste) eta kontratatuko zerbitzuetarako (zabor-bilketa, bideen eta barnealdeen garbiketa, Alondegia eta arkitektura-zerbitzuak, besteak beste) erabiliko dira.
894.513,37 euro inbertituko dira hitzarmenetan eta diru-laguntzetan, eta inbertsioetara beste 203.000 euro bideratuko dira. Udalaren zorrak ordaindu ahal izateko 155.600 euro bidaliko dira eta, falta diren 27.239,11 euroak, Arkupea sozietateko inbertsioetan sartuko dira.
4.934.583,14 euro horietako 109.175 Kutxabankeko 2004 eta 2005 urteetako bi kreditu ordaintzera bideratuko dira, eta beste 44.352 euro IDAEri eman beharko zaizkio, 2016ko LED argietan egindako aldaketagatik. Udalaren zor publikoa, 2019ko abenduaren 31n, 866.178,14 eurokoa zen Kutxabankekin, eta beste 399.167,45 eurokoa IDAErekin.
Kontuan hartu beharra dago 6.862.268,64 euroko zifrak aurrekontu kontsolidatuei egiten diela men. Hau da, Urduñederraren eta Urduñako Arkupearen aurrekontuak ere barne hartzen ditu. Urduñederrak 514.525,26 euroko aurrekontua izango du; udalak 319.816,88 euro bideratuta (hau da, 4.934.583,14 euro horietatik aterata). Gauzak hala, sozietateak 194.708,38 euro izango ditu udalak emandako diruaz gain.
Urduñako Arkupea sozietateak, berriz, 2.105.721,60 euroko aurrekontua izango du, udalaren 277.908,60 euro jasota (Urduñederrarekin gertatzen den prozesu berbera gertatzen da): 1.827.813 euro izango ditu udalaren laguntzetatik aparte.
Urduñederrak 2007ko beste bi kreditu ordaindu beharko ditu aurten. Alde batetik, La Caixari 49.107,90 euro ordaindu beharko dizkio, eta Kutxabanki beste 85.701,24 euro. Urduñederrak 1.611.567,10 euroko zorra zuen bi entitateekin 2019ko abenduaren 31n.