“Heriotzaren kafea” solasaldia egingo da datorren martxoaren 25an Urduñan, 18:00etan Alondegian, Euskal Herriko beste herri batzuetan bezala.
Ekintza honen bidez, “era irekian, agendarik eta aurreko gairik gabe, heriotzaren inguruan hitz egingo da”. Antolakuntzak laurehun pertsona baino gehiago biltzea espero du, haien artean ezezagunak, “heriotzaren inguruko kontzientzia handitzeko eta haien bizitzak ahalik eta gehien aprobetxatzen laguntzeko”.
Dena den, aurreratu dute ekintza honek ez duela “inolako konklusio edo akzio konkreturik” ateratzea bilatzen. Solasaldian, tea, kafea eta pastak partekatuko dituzte parte hartzaileek.
Nahiz eta iniziatiba hau Erresuma Batuan hasi zen 2011n, dagoeneko 70 herrialde baino gehiagotan antolatu da. Euskal Herrian Gasteiz izan zen aitzindaria, eta beste udalerrietara zabaldu gero.