50 zuhaitz landatu dituzte Urduñan, auzolanean

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 17a, 08:00

Zuhaitzak landatzeko auzolana egin zuten atzo Urduñan. Bizilagun ugari batu ziren ekimenera, udalak eta Bitxobola talde ekologistak deituta. “50 zuhaitza landatu ziren, hainbat landa eremutan”, zehaztu du Itziar Bigurik. Alkatearen esanetan, hiru tokitatik ekarri dituzte landareak: “batzuk erosi egin dira, beste batzuk ortu batzuetatik ekarri dira eta beste batzuk, aldiz, Euskal Herriko Hazien Sareak eman ditu”.

Ekimena “aspaldikoa” dela azaldu du alkateak. “Orain dela hiruzpalau urte hasi ginen udalak deitutako auzolana egiten. Aurten Bitxobola talde ekologikoarekin batera egin dugu ekimena”.

Argazkiak: Sole Lezameta

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide