“Lapiko domeka”-ko (aratusteen ondorengo igandea) txistu kontzertua emango du igande honetan Getxa Goi taldeak, 13:15ean Foru plazan. Amorebieta-Etxanoko taldearekin batera, Urduñako Santa Cecilia bandako musikariek, Oilarrak koruko abeslariek eta Amurrioko txistulariek, kontrabaxu eta akordeoi-joleek ere parte hartuko dute emanaldian. Kontzertuan herriko txirrindularitza eta ehiza elkarteak omenduko dira, eta baita Antiguako Ama Birjinaren koroatzearen 75. urteurrena ere.