Urduñan koronabirus kasu bat agertu delaren zurrumurrua zabaldu da gaur arratsaldean, baina gezurra da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dio ez dutela inolako notifikaziorik jaso.
Ustez kutsatua omen zegoen pertsonarekin harremanetan jarri da Aiaraldea. Bizilagun honek adierazi du medikuek koronabirusaren proba egin diotela gaur bere etxean, baina gaixorik ez dagoela ziurtatu diote. “Italiatik etorri nintzen otsailaren 19an, Bartzelonan leorreratuta. Ez zidaten koronabirusaren proba egin, eta horregatik nik neuk eskatu dut proba egitea, asteburu honetan jende askorekin egongo naizelako, kintoak direla eta”.
Osasun Sailak atari berezia atondu du gaixotasun berri hori dela eta. Bertan topatu daiteke gaiari buruzko informazioa eguneratuena.