"Jendeak oso gustura amaitu zuen lasterketa, eta antolakuntzatik ere pozik gaude, giro jatorra egon zelako. Bazkarian ere denok batera egon ginen", azaldu du Aaron Garmendia antolatzaileak, eta zauriturik egon ez zela ere nabarmendu du.
Hemen ikusi daitezke talde bakoitzak lortu zituen markak:


Hala ere, goiko postuetan maila handiko jendea egon zen arren, maila ertain zein txikiko jende ugarik ere parte hartu zuen raidean, Garmendiak azpimarratu duenez, "ikusten da jendea beldurra galtzen ari diola horrelako lasterketetan parte hartzeari. Pozgarria da jende berria etortzea eta ikustea 7 orduko lasterketa bat ez dela horrenbesterako".
Argazkiak: Iera Garaio Ibarrondo eta Joseba Calzada