aiaraldea.eus

Goizetik gauera arte luzatu zuten jaia Urduñako kintoek

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña
Goizetik gauera arte luzatu zuten jaia Urduñako kintoek

Egun osoko egitaraua prestatu zuten Urduñako kintoek atzo, eguraldia lagun. Foru plazan egin zituzten ekintza gehienak. Umeentzako jolasak eta trikipoteoa egin zituzten goizean. Ondoren, bazkaria egin zuten, kinto guztiek batera.

Arratsaldean musika izan zen protagonista nagusia. Batukadak girotu zituen kaleak, eta kontzertuen txanda iritsi zen gauean. Cuatro Bancos talde urduñarrak jo zuen lehenbizi, eta Txapelpunk, Akerbeltz eta Djak igo ziren gero oholtzara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa