Pepe Hernandez eta Arkaitz Larrazabal izan dira Bizkaiko Mus Txapelketako irabazleak

Aitor Aspuru Saez 2020ko mar. 2a, 13:00
Larunbatean garaipena eskuratu zuten urduñarrek. / A. L.

Urduñarrek Bermeon irabazi zuten Bizkaiko Mus Txapelketa larunbatean eta martxoaren 14an Euskal Herrikoan lehiatuko dira.

Pepe Hernandez eta Arkaitz Larrazabal gailendu ziren Bizkaiko Mus Txapelketan larunbatean Bermeon.  10:30ean hasi ziren jokatzen finala eta euren multzoko 2. sailkatu ostean, azken kanporaketara igaro ziren. Berez, 4 bikoteko 5 multzo egon ziren.

Bazkaldu eta gero ekin zioten azken faseari eta 3 partida irabazita, Bizkaiko Txapela eraman zuten Urduñara.

Arkaitz Larrazabalek azaldu du oso pozik daudela: "Guztiok joaten gara irabaztera, baina bikote bakarrak lortu dezake".

Bermeoko finalean 20 bikote aritu ziren guztira, bakoitzak bere herrian garaitu eta gero. Hurrengo urratsa Euskal Herriko Txapelketa izango da martxoaren 14an Zigoitiako frontoian. Iaz 126 bikotek parte hartu zuten eta 16 lehenengoen artean egotea lortu zuten Larrazabalek eta Hernandezek.

Urduñarrek adierazi dute Euskal Herriko zazpi herrialdeetako hainbat jokalari neurtuko direla Zigoitian eta, zaila izan arren, saiatuko direla garaipena eskuratzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide