Urduñako hileroko baserritar merkatuak etxez-etxeko banaketaren aldeko apustua egin du

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 1a, 18:30

Etxez-etxeko banaketaren aldeko apustua egin dute baserritarrek. / Aiaraldea.eus

Kontsumitzaileek telefonoz eskatu beharko dituzte produktuak, eta baserritarrek beraiek eramango dizkiete etxera larunbat goizean. Astero egiteko asmoa dute.

Urduñako hileroko merkatua ezean, eskaerak telefonoz egiteko aukera plazaratu dute baserritarrek, eskatutakoa etxera eramanda. Konfinamendu egoera dela eta, ezinezkoa zen merkatua hilabete honetan antolatzea, eta etxez-etxeko banaketaren aldeko apustua egin dute ekoizleek.

Produktuak Urduñan, Amurrion eta Aiaran banatuko dira, baserritar asko aiararrak baitira. Dena den, “oso toki jakin batera murrizten den merkatu txikia izanik”, zaila izaten ari da antolatzaileentzako kontsumitzaileen erantzuna eta agertuko diren gorabeherak aurreikustea. Hala ere, Aiaraldea hedabideari adierazi diotenez, dagoeneko “eskaera batzuk” badituzte; epea pasa den martxoaren 30ean zabaldu baitzen.

Nahiz eta ostegunera arte jendearen erantzuna ezin jakin, baserritarren asmoa banaketa hau astero errepikatzea izango da.

Eskatzeko 685 757 658 zenbakira mezua bidali beharko da, “eskaera orria jaso” testuarekin. Ondoren, eskaera orria eta prezioak bidaliko dira. Eskaerak ostegunerako (apirilak 2) igorri beharko dira, 20:00ak baino lehen. Orduan zehaztuko da ordainketa modua. Estatutako produktuak larunbatean jasoko dira norberaren etxean, 12:00ak eta 14:00ak bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide