Asteburuan zendu zen Jesus Fernandez Dafonte. 83 urtekoa eta galiziarra jatorriz, aspaldi bizi zen Urduñan, "eta herrian oso ezaguna zen". Hala adierazi diote Aiaraldea hedabideari bizilagunek.
Osasun larrialdiak ezarritako egoeraren ondorioz, ez da hileta publikorik egongo, baina Jesus Fernandezen bizilagun batek proposatu du sare sozialetan bera zein bere senideak omentzea eta babestea gaur 18:00etan, txalokada batekin.
Senideek eskertu egin dute ekimena, eta uste dute harrera beroa izango duela Fernandezen auzoan, Trasantiagon.