Urduñako liburutegiak etxez etxeko banaketa egingo du bazkideen artean. Liburuak email bidez, liburutegia@urduna.com helbidera mezua bidalita, edo WhatsApp bidez, 688 760 156 zenbakira idatzia, eskatu ahalko dira. Dena den, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, 945 383 003 telefonora deituta ere egin ahalko da eskakizuna. Ezinbestekoa izango da norberak bere izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa eta liburuaren izenburua eta egilea zehaztea.
Momentuz liburutegian daudenak bakarrik egongo dira maileguan, liburuen arteko trukaketa ez baita oraingoz onartuko. Liburu berrien fitxategia ere eskainiko da, eta posta elektronikoz edo WhatsApp bidez eskatu ahalko da. “Liburubila” linka ere erabili ahalko da katalogoa ikusteko: https://www.liburubila.euskadi.eus/