18:30ak aldera jakin dute larrialdi zerbitzuek Urduñako Basalduako auzoko urmaelean pertsona bat desagertu dela.
Antza, bainu bat hartzeko sartu da gaztea uretara, eta ez da atera. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira erreskatatzera, Osakidetzako helikopteroarekin batera.
Poliziako urpekariek hasi dute bilaketa, eta arratsaldeko zortziak aldera topatu dute gizonezko gaztearen gorpua. Orain, hildakoa nor den jakiteko identifikazio lanei ekingo diete.
Estamos en Orduña intentando localizar a una persona que ha desaparecido en una balsa de agua.
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) May 5, 2020
Urduña inguruan gaude, ur putzu baten desagertutako pertsona baten bila. #uvr#ertzaintza pic.twitter.com/8U4mu75ACI