OTXOMAIO JAIAK

Musikak bete du gaur eguna Urduñako jaietan

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 8a, 17:30

Egun bizia izaten ari da gaurkoa Otxomaio Jaietan. Izan ere, irratian emititu duten mezaren ostean, hainbat lagun atera dira balkoietara "Txolope Etxea" jotzeko. 107.1 frekuentzian ere eskaini dute emanaldia txistulariek. Etxeetan, batzuek musika tresnak baliatu dituzte, eta beste batzuek eskura zutena. Gero DJek hartu dute lekukoa eta auzoz auzo joaten ari dira musika emanaldia eskaintzen.

Zenbait kaletan auzokideek janaria atera dute kalera, lagunek mokadua hartzeko, baita edatekoa ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide