OTXOMAIO JAIAK

Otxomaio Jaiei agur esan diete, Bihotza etxean erreta

Aitor Aspuru, Iratxe Murias, Neli Alvarez, Irune Azkarraga 2020ko mai. 11a, 11:29

Gaur izan da 2020ko Otxomaio Jaien azken eguna. Konfinamenduan egonik ere, Erauntsi Dantza Taldeak dantza plaza antolatu du balkoietatik eguerdian. 18:00etan hasi dira Bihotza erraldoia paseatzen hiritik, irratian horren guztiaren berri ematen zuten bitartean. 19:00etan abiatu du Sirokak kontzertua eta 21:00etan norberak bere etxetik erre du Bihotza. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide