Urduñako Udalak “Familien sare solidarioa” deituriko ekimena aurkeztu du, seme-alabak norekin uzten ez duten familiak laguntzeko.
Guraso bakarrak eta migratutako familiak ere lagunduko ditu. Zerbitzua doakoa izango da, eta gurasoen lanaldiak iraun bitartean funtzionatuko du, COVID-19ak sortutako zaintza gabeziak arintzeko asmoarekin, udaletik ohar baten bidez adierazi dutenez.
Sarean umeen zaintzaile bezala parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da sexu-delituen ziurtagiria aurkeztea, legeak hala adierazten baitu.
Zerbitzua eskatzeko, berriz, 625 258 139 telefonora deitu beharko dute familiek.