10 eta 16 urte tarteko ume eta gazteentzako irteerak antolatuko ditu Urduñako Udalak datorren hilabetean. Lehenengoa uztailaren 13an izango da. Sopuerta Abenturara joango dira, “piraguekin eta igerilekuekin gozatzeko”. 20an Sobronera joango dira eta, azkenik, uztailaren 27an, paintballean jokatuko dute.
Printzipioz, irteera guztiak goizez izango dira, 10:00etatik 14:00etara. Gazte bakoitzak irteera bakarra hautatu beharko du, baina plazak libre geratzen badira bat baino gehiagotan parte hartu ahalko dute. Ekainaren 24tik uztailaren 5era aman ahalko da izena www.eragintza.eus webgunean. Ezinbestekoa izango da 5 euroko fidantza ematea, plazak zozketa publiko bidez banatuko baitira baldintzak betetzen dituztenen artean.
Behin plazak baieztatuta, bilerak antolatuko dira familiekin, segurtasun protokolo eta neurriak zehazteko. Informazio gehiago behar izatekotan, Udaleko Euskara eta Gazteria arlora (945 383 003) deitu ahalko dute interesdunek.