Agroekologiaren Aldeko Hirien Sareak urtero egiten duen topaketan parte hartuko du Urduñako Udalak, urriaren 1etik 3ra. “Esperientziak trukatzeko gune bat” izango dela azaldu du tokiko erakundeak: “osasun-krisiak agerian utzi du elikadurak prebentziorako osasun-estrategia gisa duen garrantzia, baita nekazaritzako elikagaien industria-eredua artatu beharreko lehentasunetako bat dela ere”.
Sarea osatzen duten hogei udaletako ordezkariez gain, beste erakunde batzuetako kideak ere bertaratuko dira Valladolideko zitara: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa eta Europako Batzordeko Osasun eta Elikagaien Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusia,besteak beste. “Nekazaritza elikagaien ekoizpen iraunkorraren, nekazaritza ekologiko eta familiarraren, elikagaien artisau-lanketaren, abeltzaintza estentsiboaren eta artisau-arrantza jasangarriaren alde” egiten du lan sareak, Urduñako Udalak azaldu duenez.