Sarek antolatutako presoen aldeko bizikleta ibilaldia Urduñan hasiko da uztailaren 24an eta eskualdea zeharkatuko du

Aitor Aspuru Saez 2020ko uzt. 7a, 11:00
Ibilaldiaren aurkezpeneko irudi bat. / Sare

Sare herritarrak, euskal preso politikoen eskubideen aldeko erakundeak, 3. bizikleta ibilaldia antolatu du eta etapa bat Urduñan hasiko da uztailaren 24ean. Durangon amaituko da ibilaldia egun horretan eta Aiaraldeko hainbat herri igaroko ditu. 

Sarek antolatutako. bizikleta ibilaldiak etapa izango du Aiaraldean uztailaren 24an. Antolakuntzako kideek adierazi dutenez, Urduñatik 09:00etan aterako da. Amurriora 09:30ean helduko da, Luiaondora 10:00etan, Laudiora 10:30ean eta eskualdea atzean utziko dute Arrankudiagan, 11:00ak aldera.

Sare herritarrak euskal preso politikoen eta euren senideen eskubideak aldarrikatzeko bizikleta ibilaldi berria antolatu du. 3. edizioak, ordea, aldaketa nabariak izango ditu. Berez, COVID-19 dela medio, ekimena ez da jarraian egingo eta egun bakoitzean abiapuntua ezberdina izango da.

Gauzak horrela, uztailaren 23an Lekunberri eta Hernani arteko tartea beteko dute. Hurrengo egunean -24an- Urduñatik aterako dira Durangora heltzeko eta, azkenik, uztailaren 25ean lau etapa egongo dira. "Euskal Herrian dauden lau espetxeetatik hiriburuetara egingo dira (Zaballa-Gasteiz, Basauri-Bilbo, Iruñeko espetxea-Iruñea, Martutene-Donostia)", azaldu dute antolatzaileek.

Izena emateko epea ireki dute jadanik. 10 euro eman beharko dituzte parte hartzaileek, antolakuntza gastuei aurre egiteko. Inskripzioa hemen egin daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide