Istripua gertatu da gaur arratsaldean Urduña eta Artomaña arteko errepidean. Kamioi bat auto batekin gurutzatu eta bide ertzean geratu da trabatuta. Talka txiki bat egon da bi ibilgailuen artean, baina ez da zauriturik egon. 18:30ak aldera jazo da ezbeharra, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira kamioia ateratzera. Hala ere, trafikoa ez dago moztuta.