Asteburuan Urduñatik atera eta gero, atzo heldu zen Mari Carmen Diaz de Lezana Benidormera ehunka kilometroko ibilbidea bizikletaz bete ondoren. Alfonso Julian eta Iñaki Hoyos lagunek egin dute bidea berarekin, eta atzo Villajoyosan ongi etorria egin zioten ezagun eta senide talde batek.
77 urterekin erronka bukatuta, Mari Carmenek 2 eguneko atsedenaldia hartuko du Benidormen, eta asteartean Alacanten hegazkina hartuko du hirira itzultzeko, Aiaraldea komunikabideari kontatu dionez.
Uurduñarrak etapa politak eta gogorrak bizi izan ditu: "Albufera ikustea zoragarria izan da eta jende oso jatorra ezagutu dugu leku guztietan, baina Valentziako bidean haizea aurka izan genuen, eta hainbat atsedenaldi egin behar izan genituen, laua izan arren".
Meseta jaistea oso kitzikagarria izan zela azaldu du Diaz de Lezanak, "aldapa izugarriak jaitsi ditugu". Txirrindulariak nabarmendu du bere lagunen ekarpena: "Alfonso Julianek asko alaitu digu bidaia eta Iñaki Hoyosek primeran antolatu du dena”.