Maskarekin gauzatu zuten asteburuko mendi ibilaldia Urduñako Txarlazo taldeko kideek. 8:00etan abiatu ziren autobusean Urduñako suhiltzaileetatik, eta goiz pasa egin zuten mendian barrena. Hain zuzen, Ermua (292 metro) gaina zapaldu zuten batetik, eta ondoren Armintzaraino jaitsi ziren kostaldeko bidetik. Modu horretan Gorliz eta Armintza artean zeharkaldia egin zuten 30 bat lagunek.
Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya