Ostegunean -abuztuaren 24an- aurkeztu zituen kamisetak Urduñako Alondegian hiriko korrikalari taldeak. 5 euroren truke jarri dituzte salgai, eta elkartasun ekimen gisa plazaratu dute. Izan ere, pilatutako diru guztia "zuzenean joango da Urduñako Elikagai Bankura".
Hala adierazi diote Aiaraldea Hedabideari bertako kideek: "400 kamiseta atera ditugu. Jende asko pasatzen ari da erostera, baina soberakinik egotekotan iraileko azken asteburuan ipiniko dugu postua".
Hain zuzen, data horretan egin ohi dute Urduña Hiria Herri Lasterketa. Aurten, ordea, koronabirusa dela-eta, bertan behera utzi behar izan dute.
Iragan astean osatu zuten salmentaren lehen txanpa, eta gaur arratsaldean izango da azkena, 19:00etatik 21:00etara Alondegian:
