Duela egun batzuk izan zen lapurreta, Arbietoko igerilekuetan. Urduñako tabernako dirua eraman zuten, jabeek Aiaraldea komunikabideari adierazi diotenez.
Dirua berreskuratzeko zozketa abiatu dute. Zehazki, parapente hegaldia da ekarpena egiten dutenen artean banatuko dutena. "Zozketa abuztuaren 15ean egingo da igerilekuetan bertan. Zorteduna bazara eta ez baduzu hegan egitea gogoko, beste norbaiti oparitu ahalko diozu bidaia", zehaztu dute sare sozialetan, "bezero batek eman zigun ideia, parapente biplazan egiten baititu bidaiak, eta berak proposatu zigun dinamika".
Kontzertu eskaintza
Horrez gain, musika eskaintzarekin jarraituko dute. Hain zuzen, ostegunero antolatzen dituzte musika emanaldiak. Orain arte Sabin Guaresti amurrioarra, Eriz Perez urduñarra eta beste hainbeste talde aritu dira. Bihar, aldiz, Egoitz Uriarte izango da kantuan.
