Abandonatutako animaliez gain, Urduñako herritarren animaliei ere eskaini nahi diete aterpea, hauek oporretan joan daitezen. Zendutako bizilagunen animaliak jasotzeko prest ere agertu dira.
Espazioa atondu eta mantentzeaz gain, hainbat ekimen jarri dituzte abian egitasmoaren bultzatzaileek. Konfinamenduan jende nagusiaren animaliak paseatzen aritu ziren. Katuak esterilizatzeko eta euren populazioa kontrolatzeko egitasmoak ere jarri nahi dituzte martxan. Diru-ekarpenak jasotzen ari dira hainbat herritarren eta saltokiren partetik, eta auzolanera batzeko deia luzatu dute.